Maria de Maeztu Literatura Lehiaketa 2024
Estella-Lizarrako Emakumeen Asanbladak deitu du, antolatzailea den aldetik, Maria de Maeztu 28. Literatura Saria. Jarduera honek Udalaren babesa badu, Berdintasun arloaren bidez, bai antolaketan, bai ekonomikoki, bi aldeek hitzarmen bat sinatu ondoren.
Lehiaketak bi kategoria ditu, gaztelania eta euskara, eta 1.200 euroko saria gorde du horietako bakoitzerako. Lanak edozein emakumek aurkeztu ahal ditu, 16 urtetik goiti izanez gero eta aurkezteko epea hurrengo uztailaren 19an amaituko da. Gaia librea eta testua originala eta argitaragabea izanen da. Gehienez ere hamar orriz osatua izanen da, oinarrietan adierazten den bezala. Bestalde, sari-emanaldia hurrengo urriaren 18an izanen da.
- Epea 2024(e)ko Apirilak 16(e)tik 2024(e)ko Uztailak 19(e)ra
- EntitateaEstella-Lizarrako Emakumeen Asanblada
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


