Ikus-entzunezkoen proiektuen garapenaren alde dirulaguntzak: film luzeak (2024)
Xedea
2024ko ekitaldian zehar edozein hedabidetarako edo edozein euskarritarako film luzeak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.
Honako hau joko da «proiektuen garapentzat»: ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasearen beraren aurretik egin behar diren operaziotan zentratua eta 2024 eta 2025 urteetan zehar egingo direnak.
Film luzetzat hartuko da ikus-entzunezko lan bat, fikziozkoa, animaziozkoa edo dokumentala izan eta hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan, plataformetan edo telebistetan komertzialki ustiatzeko erabiltzen dena.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
- Film laburrak.
- Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren gidoi zinematografikoak sortzeko 2024rako laguntza-deialdira aurkezten diren proiektuak.
- Eskabidea aurkezteko unean filmatzen hasiak diren proiektuak.
- Telebistarako edo plataformetarako programak (talent show-ak, lehiaketak, reality show-ak, streaming, influencer edo youtuber serieak, etab.).
- Telebista plataformen edo telebista kanalen laguntza edota garapen kontratua lortu duten proiektuak.
- Epea 2024(e)ko Martxoak 26(e)tik 2024(e)ko Apirilak 25(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraEkoizpena
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


