Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artem Pro 2024 - Enpresa eta profesionalentzako dirulaguntzak arte eszenikoak eta musikalak ekoizteko

  • Artem Pro 2024 - Enpresa eta profesionalentzako dirulaguntzak arte eszenikoak eta musikalak ekoizteko

Deialdi honen xedea da arte eszenikoetako eta musikako zuzeneko ikuskizunak (aretokoak edo kalekoak) ekoizteko proiektu berrietarako laguntzak arautzea, kalitatezko arte eskaintza bat, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria, sustatzeko asmoz. Laguntzapeko proiektuak Nafarroan ekoitziak eta estreinatuak izan beharko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresek eta profesionalek eginak.

Ekoizpenaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira. Ekoizpena formatu batean baino gehiagotan egiten bada (areto batean, ohiz kanpoko toki batean, kalean...), hori berariaz eta zehatz-mehatz jaso beharko da memorian.

Dirulaguntzen xedeko proiektuak 2024an estreinatu beharko dira (urte osoan zehar), eta 2025eko otsailaren 28ra arte, egun hori barne.

Diruz lagungarriak diren jarduerak gauzatu beharko dira 2023ko abenduaren 2tik 2024ko azaroaren 20ra bitarte, biak barne.

Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 23(e)tik 2024(e)ko Apirilak 24(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa, Ekoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.