"Tartalo Gasteiz" nazioarteko nobeleta-saria 2024
2024an bigarrenez egingo den lehiaketa honek nobeleta, novelette, edo kontakizun luzearen literatura generoa sustatzea du xede.
Lehiaketak nazionalitate, jatorri eta bizileku guztietako autoreen parte-hartzea onartzen du.
Nobeletak euskaraz edo gaztelaniaz idatziko dira, eta gaiek fantasian izan beharko dute jatorria, hala nola, zientzia fikzioan, fantasian, errealismo magikoan, terrorean, gotikoan, thriller apokaliptikoan, distopian, historia alternatiboan, fikzio bitxian, fantawesternean... 7500 eta 18000 hitz arteko luzera izango dute.
Sariak
Sarituek diploma bat, garaikur bat eta honako diru-sariak jasoko dituzte (zenbateko hauei indarrean dagoen araudiak zehazten duen zerga atxikipena kenduko zaie):
Sari nagusia: 750 €
Bigarren saria: 250 €
Horrez gain, bi nobeleta garaileak fantasiaren eta artearen arloko zenbait artista eta akademikoren lanak biltzen dituen liburu batean argitaratuko dira.
- Oinarriak osorik (PDF - 196 KB)
- Epea 2024(e)ko Martxoak 19(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 1(e)ra
- EntitateaTartalo
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- Harremananoveletas@tartalogasteiz.com
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


