"Tartalo Gasteiz" nazioarteko arte-lehiaketa 2024

2024an lehen aldiz egingo den eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen laguntza izango duen lehiaketa honek euskal mitologiako pertsonaietan oinarritutako artelanen sorrera sustatzea du helburu.

Lehiaketak nazionalitate, jatorri eta bizileku oroko artisten parte-hartzea onartzen du.

Partaide bakoitzak artelan bakar bat aurkeztu ahal izango du.

Sariak

Aurkeztutako lanen artean 30 aukeratuko dira Kultur Etxean egingo den erakusketa kolektibo batean parte hartzeko (data oraindik zehaztu gabe dago), eta horretarako antolakuntzak berak inprimatuko ditu lanak 20x20cm-ko mihise formatuan. Aurrekontuak horretarako aukera emango balu, erakusketarako hautatutako artelanen kopurua handitzea aztertuko da.

Hautatutako lanak erakusketaren katalogo batean (ISBN-arekin) argitaratuko dira.

Horrez gain, lehen eta bigarren sariak banatuko dira. Biek jasoko dituzten diploma eta garaikurrez gain, lehen sariak 100 €-ko sari ekonomiko bat ere jasoko du (zenbateko honi indarrean dagoen araudiak zehazten duen zerga atxikipena kenduko zaio).


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 19(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 1(e)ra
  • EntitateaTartalo, UPV/EHU
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanacertamenarte@tartalogasteiz.com

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.