Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maxim Ósipov idazle errusiarra Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 10ean, Literaktum Topaketen baitan

  • Maxim Ósipov idazle errusiarra Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 10ean, Literaktum Topaketen baitan

Maxim Ósipov, gaur egun nazioartean proiekziorik handiena duten errusiar idazleetako bat, izango da 2024ko lehen Literaktum Topaketen protagonista. Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Okendo Kultur Etxean19:00etan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte eta aldibereko itzulpen zerbitzua izango da. Ósipov Irati Goikoetxea idazlearekin arituko da solasean.

Ipuin, eleberri, entsegu eta antzezlanen egile, bere literatur ibilbideaz eta gaztelaniaz argitaratu berri duen Kilómetro 101 (Libros del Asteroide, 2024) eleberriaz mintzatuko da Maxim Ósipov.

Literaktum Topaketak egitasmoak nazioartean ezagunak diren edo euren ibilbideari errekonozimenduren bat jaso duten idazleak hirira gonbidatzen ditu urtean zehar. 2019 urtea ezkeroztik Najat El Hachmi, Leonardo Padura, Petros Márkaris, Selva Almada, Jhumpa Lahiri eta Olga Tokarczuk Nobel saridun poloniarra izan dira gonbidatu Literaktum Topaketetan.

2024ko azaroaren 11tik 24ra, beste urte batez, Donostia Letren Hiria bilakatuko duen Literaktum Jaialdiaren aurrekaria izango da Topaketa.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 14
  • Gaia Literatura