Euskal arteak bere indarra erakutsiko du ARCO Madrid azokan
Madrilgo ARCO Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren 43. edizioak ateak irekiko ditu gaur, eta aurten ere, euskal artearen hainbat ordezkari izango dira bertan. Aurten 36 herrialdetako (73 naziokoak eta 135 nazioartekoak) galerista, bildumagile, artista eta komisarioentzako topagune garrantzitsu honetan parte hartuko dute martxoaren 10era arte (igandea). Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Imanol Otaegi, Etxepare Euskal Institutuko Kultura Zuzendaria, azokaren inaugurazioan izan dira eta artista euskaldunen lanak bisitatu dituzte.
Azokaren Programa Orokorrean euskal galeria batek parte hartzen du: Bilboko Carreras Múgica galeria, hitzordura ohituta dagoen beteranoa.
Besteak beste, Sahatsa Jauregi (ATM Galeria), June Crespo (Carreras Mugica, Ehrhardt Flórez eta P420 galeriak), Itziar Okariz (Pérez de Albéniz), Ixone Sabada (ATM Galeria), Kepa Garraza (Alvaro Alcazar Galeria), Jorge Oteiza (Marc Domènech Bartzelonakoa), Ángel Bados (Carreras Múgica), Elena Aitzkoa (Rosa Santos), Manu Muniategiandikoetxea (Espacio Mínima) eta Gala Knorr (T20) artisten lanak izango dira ikusgai.


