Arriaga Antzokiak "Guridi: Magical Bidaia" bere ekoizpen berria estreinatuko du asteburu honetan

  • Arriaga Antzokiak

  • Ángel Mirouk idatzi du eta Pako Revueltasek zuzendu du; dramaturgia bien artean eraiki dute eta bost antzezlek interpretatzen dute: Gaizka Chamizo, Eneritz Artetxe, Na Gomes, Juanjo Otero eta Karmele Matuzolak
  • Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko 50 haur inguruk ikuskizuna biltzen duen Guridiren musika interpretatuko dute, Alberto Sáez Puenteren pianoko akonpainamenduarekin
  • Aipatzekoak dira, halaber, Jon Zabalek sortutako efektu magikoak eta Carlos Imazen parte hartze berezia, zeinak musika-moldatzaile gisa jardun baitu, bai eta obrarako zenbait pieza berariaz konposatu ere

Arriaga Antzokia bere ekoizpen berria estreinatzeko prestaketa lanak amaitzen ari da: Guridi: Magical BidaiaPako Revueltasek zuzentzen du familia osoarentzako ikuskizun dibertigarri hau. Denak utziko ditu txundituta, ustekabeko gauzak gertatzen direlako, eta bereziki gustatuko zaie 6 urtetik gorako txikiak dituzten familiei.

Estreinaldia datorren asteburuan izango da, martxoaren 9an (larunbata) eta 10ean (igandea). Egun horietan bina emanaldi eskainiko dira, 17:00etan eta 19:30ean.

Guridi: Magical Bidaian hainbat elementu konbinatzen dira, bete-beteko ikuskizun bat eratuz. Batetik, antzezlan oso bizia da, Ángel Mirouk eta Pako Revueltasek berak sortutako dramaturgiari esker. Ángel Mirou da, halaber, obraren testuen egilea. Idoia Barceló arduratu da horiek euskarara ekartzeaz, eta horrela antzezten dituzte Gaizka Chamizok, Eneritz Artetxek, Na Gomesek, Juanjo Oterok eta Karmele Matuzolak. Ikuskizunak azpitituluak ditu. Horrez gain, Guridiren musika zoragarria eskaintzen du, Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko 50 haurrek zuzenean jotzen dutena, José Luis Ormazabalen zuzendaritzapean eta Alberto Sáez Puenteren akonpainamenduarekin. Guridi: Magical Bidaia antzezlanaren beste alderdi erakargarri bat Jon Zabalek egindako efektu magikoak dira, eta, hori gutxi balitz, une jakin batean tango dantza berezi bat gertatzen da, Christina Gómez eta Borja Alcalderen eskutik.

Guridi: Magical Bidaia, besteak beste, enpatiari buruz gogoeta egitera gonbidatzen duen ikuskizun bat da. Protagonista nagusia Salva da, 12 urteko mutil aurrenerabe bat, Gaizka Chamizok interpretatzen duena. Izar bat da bideojokoetan, eta epizentroa izatera eta pertsonaia guztiek bere nahien arabera jokatzera ohituta dago, eta, noski, bizitza erreala ere halakoxea dela uste du, pertsonak bere zerbitzura daudela eta mundua berak nahi duena egin dezan existitzen dela… beraz, ez daki enpatia zer den. Bizitzak ordea, emanaldi oso entretenigarri baten bidez, irakatsiko dio...

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 6
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika