Hogei kontzertu inguru, "20.000 especies de abejas" saritua, dantza, antzerkia eta umorea erruz Bilbao basque FEST jaialdian
- Euskal kulturaren jaialdiaren barruan 200 jarduera inguru eskainiko dira -gehienak doakoak eta era guztietako publikoarentzat- martxoaren 27tik 31ra bitartean, uriko hogeita hamar bat gunetan
- BBK Aretoan Estíbaliz Urresolaren film luzea eta To bird or not to bird film laburra emango dituzte, biak ala biak Goya Sarien azken edizioan sarituak
- Musika emanaldiak, dantza tradizionaleko eta garaikideko ikuskizunak Bizikidetza Plazan, "Humor & Basque" zikloko bakarrizketak Bilborocken, kalejirak, erromeriak eta kale antzerkia Erripako Kaian; horiek dira aurtengo edizioko proposamenetako batzuk
Bilbao basque FESTen barruan 200 jarduera inguru antolatu ditu, gehienak doakoak, martxoaren 27tik 31ra, uriko hogeita hamar bat gunetan. Bilboko Udalak Aste Santuan antolatutako jaialdiaren barruan dantza tradizionaleko eta garaikideko erakustaldiak, kontzertuak, kale antzerkia, zinema saioak eta bakarrizketa komikoak proposatzen dira, besteak beste.
Bilbao basque FESTen musikaren atalean ia genero, erritmo eta estilo ia guztiak biltzen dira: folka, rocka, popa, jazza, musika elektronikoa, punka, euskal doinu tradizionalak eta abar; doako hogei kontzertu baino gehiago, emakumearen protagonismoa nagusi dela.
Kuttune taldea izango da jaialdia irekiko duena martxoaren 27an (eguaztena), 19:00etan, Azkuna Zentroan, egunero folk kontzertuak hartuko dituen gunean. Nerea Quincoces Artziniegako perkusio jotzailea buru dela, talde honek euskal erritmoak eta Kubako eta Afrikako musika uztartzen ditu, eta jazz ukituak ere baditu. Hurrengo egunean, martxoaren 28an (eguena), ordu berean, Udal Txistulari Bandak kontzertu bat eskainiko du; bertan, bi txistu, bi silbote, atabal bat, akordeoi bat, txalaparta, Oinkari dantza-taldeko hiru dantzari bikote eta lau erraldoik parte hartuko dute.
Martxoaren 29an (barikua) Sarrabete taldearen txanda izango da, Leire Etxezarreta abeslaria buru dela. Euskal folklorean ia ahaztuta dagoen musika tresna, zarrabetea, berreskuratu eta ikusgarritasuna eman dio talde honek. Euren errepertorioan folk tradizionala eta soinu berriak batzen dituzte. Amaterra -Laida Dominguezen eta Miren Valverderen ahotsak konbinatzen ditu- izango da musika-atala itxiko duena hilaren 30ean (zapatua), naturarekin berriz konektatzea proposatzen duten soinu delikatuak, ia onirikoak, proposatuz.
Azkuna Zentroa
- Martxoaren 27an (eguaztena), 19:00etan: Kuttune
- Martxoaren 28an (eguena), 19:00etan: Txistularien Udal Banda
- Martxoaren 29an (barikua), 19:00etan: Sarrabete
- Martxoaren 30ean (zapatua), 19:00etan: Amaterra
EIDER SÁEZEN KONTZERTUA ETA GAUEKO ERROMERIA
Martxoaren 29an (barikua), 20:30ean, Nøgen taldeko lider izandako Eider Saezek bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du Areatzako Kioskoan eta hilaren 30ean (zapatua), ordu berean, gaueko erromeria izango dugu Kresala taldearen eskutik.
Bilbao basque FESTek kontzertuen proposamenak ditu egunero Azkena Aretoan eta Rocket tabernan; horietan "Taberna Live Music" saila egingo da. Triple Zero, Iñigo Puertas, Norman Bates eta Chulería, joder! bezalako artistek euren musika eskainiko dute zuzenean eta rocka, punka, jazza, rap musika eta beste estilo batzuetako abestiak abestera animatuko dute publikoa.
Azkena Aretoa
- Martxoaren 28an (eguena), 21:00etan: Iñigo Puertas
- Martxoaren 29an (barikua), 21:00etan: Norman Bates
- Martxoaren 30ean (zapatua), 21:00etan: Triple Zero
Rocket
- Martxoaren 28an (eguena), 20:00etan: Chulería, joder!
Bestalde, Kafe Antzokia bertako rockaren erdigunea izango da “Bilbao basque FEST Rock City” jaialdiarekin, non Euskadiko taldeek zuzeneko emanaldietan duten talentua erakutsiko duten.
Martxoaren 27an (eguaztena)
Martxoaren 28an (eguena)
- Kontzertuak: Jim Jones Allstars eta Los Retumbes, 22:00etan
Martxoaren 29an (barikua):
- Kontzertuak: Munlet plays devo eta Paniks, 22:00etan
Martxoaren 30ean (zapatua):
- Kontzertuak: MFC Chicken eta The Allnighters, 22:00etan


