BILBAOPOESIA jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 15etik 24ra "Kosta ahala kosta" lelopean

  • BILBAOPOESIA jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 15etik 24ra

  • BILBAOPOESIAk aurreko edizioetan Bilboko Udalak antolatutako jaialdian parte hartu duten estatuko zein nazioarteko lehen lerroko poeten eskaintza zabala eta ugaria bilduko du
  • Jaialdia Antonio Gamoneda poetak Blas de Oterori egingo dion omenaldiarekin hasiko da
  • Benjamín Prado, Antonio Colinas, Miren Agur Meabe, Chantal Maillard edo Carles Margarit izango dira bertan, besteak beste
  • Programatutako jarduera guztiak doakoak izango dira, aldez aurretikerreserba lortuz, kontzertuak izan ezik. Horietarako sarrerak 5 euroko prezioak eros daitezke hurrengo estekan

Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIA Literatura Jaialdia, Bidebarrietako Liburutegira itzuliko da martxoaren 15etik 24ra. Aurten, jaialdiak 25 urte beteko ditu eta ibilbide oparoko poeten eta artisten eskaintza ugaria duen programarekin ospatuko du.

Poesia ardatz nagusitzat hartuta, BILBAOPOESIAk literatura eta musika programazio ugaria eskainiko du hamar egunez, azken 25 urte hauetan jaialdian parte hartu izan duten figurekin. Antonio Gamonedaren adibidea da, bera izango da jaialdiari hasiera emango diona Blas de Otero omenduko duen errezitaldiarekin. Antonio Colinas, Kirmen Uribe, Piedad Bonnet, Carles Margarit, Miren Agur Meabe edo Chantal Maillard bezalako beste artista ugari izango dira ere.

"Kosta ahala kosta" lelopean, hogeita bosgarren edizioak etorkizunari begira jarriko da bai estatu mailan zein nazioartean lehen lerroan dauden poetak bilduz. Gaur goizean izan da aurkezpen prentsaurrekoa eta bertan izan dira Kultura Saileko Zuzendariordea den Justo Ezenarro, eta BILBAOPOESIA Jaialdiko zuzendaria den Begoña Morán.

Ikusi XXV. edizioko programazio osoa


  • DataMartxoak 4
  • Gaia Musika, Literatura