Aprobetxatu opor aurreko azken asteak udarako irakurgaien bila liburutegitik pasatzeko. Kontuan izan egutegia eta ordutegiak: 14:30-20:00 arratsaldez irekitzen den egunetan eta 10:00-13:30 goizez irekitzen denetan.
Dagoeneko irailera arteko mailegu epea eskatzeko aukera daukazue.

Gure liburutegia itxita dagoen bitartean, kontuan izan liburutegi sareko edozein liburutegitako zerbitzuak erabiltzeko aukera daukazuela, baita, bazkide txartelarekin liburuak maileguan hartzekoa ere. Horrez gain, eLiburutegian beti dituzue mailegagarri liburuak, aldizkariak, audioliburuak eta filmak.