- Net Zero Basque Industrial SuperCluster-ek industriaren deskarbonizazioari buruzko foro berrian hartu du parte
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak nabarmendu duenez, industria deskarbonizatzea “ez da mehatxu bat, gure herriarentzako aukera bat baizik”, eta “modu konprometituan eta errealismoarekin” bultzatzeko eskatu du. Tapiak Industria Deskarbonizatzeko Foro berriaren lehen topaketa inauguratu du Barakaldoko BECen. Foro hori energia-eraginkortasuneko eta deskarbonizazioko konponbideen eskaintzaren eta eskaeraren biltoki gisa eratu da, alderdi horretan lankidetza-aukerak dinamizatzeko.
Net Zero Basque Industrial SuperCluster ekimenak bi urteko lanaren emaitzak aurkeztu ditu BECen. Ekitaldia Energia Clusterrak, Aclimak, AFVk, Siderexek, Paperaren Clusterrak eta SPRI Taldeak antolatu dute.