- "Berakah Eguna", Arabako zaindariaren santutegiko zelaietan
Estibaliz/Vitoria-Gasteiz, 2023 07 16
Nerea Melgosa´k, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, "Berakah" elkartea osatzen dutenak zoriondu ditu. Berakah, Gasteizen, beste herrialde batzuetatik –bereziki Afrikatik eta Hego Amerikatik – iritsitako pertsonei Euskadin integratzen eta gizarteratzen laguntzen aritzen da. Gaur Berakah Eguna ospatu da Estibalizko Santutegian eta Nerea Melgosak agurra eskaini die gizarte lanean parte hartzen dutenei.
Aurten jaia Arabako zaindariaren Santutegian egiten den Jubileoarekin batera ospatu da. Jaian parte hartu dute, besteak beste, Juan Carlos Pinedo Santa Maria eta San Bixente Deunako parrokoak, Fidel Molina diakono eta Hirigune Historikoko parrokietako gizarte ekintza honen arduradunak eta Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak.
Egun osoan zehar haur jolasak, dantzak, dantzak, zozketak eta herri bazkaria izan dira Berakah´ko senide, lagun eta boluntarioekin.