Nerea Melgosak berretsi du Lesbosen errefuxiatuei babesa emateko Zaporeak elkarteak antolatutako bazkari solidarioan beharrezkoa dela Euskadik asiloa eta migrazioak kudeatzea

Argitalpen-data: 


      03_06_2023_VG__97_.JPG

VG 2023 06 03

 

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosak Lesboseko errefuxiatuekiko bazkari solidarioan parte hartu du gaur goizean, Gasteizen, Zaporeak elkarteak antolatuta. Bertan, Autonomia Erkidegoak migrazioaren eta asiloaren transferentzia izateko beharra gogorarazi du.

Ekitaldia Arkupeen pasealekuan egin da. Pilar García de Salazar Foru Diputatuarekin, Txato Arze´rekin eta Jesus León Zaporeak elkartearen Zuzendari eta sortzailearekin batera, Melgosak mahaiak prestatzen eta artatzen lagundu du.

Bertaratu diren 230 pertsonetako bakoitzak 30 euroko laguntza eman du Lesbosko errefuxiatuentzat 3.000 janari duin lortzeko.

Gainera, jende askok parte hartu du Pintxopote Solidarioan, Sagartoki, PerretxiCo eta Toloño jatetxe eta tabernen eskutik. The Bost, Clarete eta Bodegas Luis Cañas jatetxeen laguntzari esker egin ahal izan da bazkaria. Zaporeak elkarteak Auzo Lagun, Arabako Elikagaien Bankua, Bell Comunicación, El Talo, Indarra fanfarrea, Vital Fundazioa, Lankide, Norave, Radio Vitoria eta Zuzenki Press enpresen laguntza izan du.

Informazio gehigarria