Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Aste Santuko Pregoian izan da

Argitalpen-data: 


      240323.jpg

 

  • San Andres Apostoluaren parrokian
  • Antonio Viela eta Gloria Martínez Haroko pregoilarien agurra
  • San Viator Komunitatearen 120 urte Arabako hiriburuan

 

VG 24 03 2023

 

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua Vitoria-Gasteizko Andres Deuna Apostoluaren parrokian izan da, Aste Santuko Pregoian; pregoia Nuestro Señor con la Cruz a Cuestas kofradiaren kargura izan da, San Viator komunitateak Vitoria-Gasteizen bete dituen 120 urteengatik. Pregoilariak Antonio Viela eta Gloria Martínez izan dira, Errioxako Haro udalerrikoak. Ondoren, erlijio-musikako kontzertua izan da, San Viator abesbatzaren eskutik.

 

Vitoria-Gasteizko Aste Santuko egitarauan nabarmentzekoa da Erramu-igandean, apirilaren 2an, 12:00etan, Meza Pontifikala eta Erramu Bedeinkazioa egongo direla Maria Sortzez Garbiaren konkatedralean. Astelehen Santuan, apirilaren 3an, San Pablo aretoan ‘La Pasión de Cristo’ filma egongo da ikusgai, 18:30ean. Asteartean, apirilaren 4an, 18:00etan, San Pedro Apostol parrokiak ‘Concierto de Pasión’ antolatu du, Trío de Champourcín hirukotearen eskutik. Ostegun Santuan, apirilaren 6an, Isiltasunaren prozesioa Babesgabeen parrokiatik, 21:00etan, Gasteizko Aste Santuko pausoekin, Vitoria-Gasteizko herriguneko kaleetatik.

 

Ostiral Santuan, apirilaren 7an: 12:00etan, Zazpi Hitzen Sermoia San Bizente elizan, Antonio Carrascoren eskutik eta Manuel Iradier abesbatzarekin; 19:30ean, Bakardadearen sermoia San Bizenten, eta, 21:00etan, Hileta Santuaren prozesioa hasiko da. Pazko-igandean, apirilaren 10ean, 12:30ean, Pazko garizumako Meza Pontifikala Maria Sortzez Garbiaren konkatedralean, estandarteen prozesioarekin, San Pedro elizatik, eta kan

Informazio gehigarria