Nerea Melgosa eta Javier Hurtado, Arabako Foru Aldundiak frankismoaren biktimei egindako omenaldian

Argitalpen-data: 


      18_09_2023_DFA_AFA_VG_HOMENAJE_REPRESALIADOS__1_.jpg

VG 2023 09 18

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak  parte hartu du Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Batzar Nagusiek Errepublikako Gobernuaren aurkako 1936ko kolpe eta altxamendu militarraren ondoren frankismoak errepresaliatu zituen biktimei eta pertsonei eskainitako omenaldian. Ekitaldia Arabako Foru Aldundiaren atzealdean egin da, gertaera haiek gogorarazten dituen eskulturaren ondoan, eta Ramiro González ahaldun nagusia izan da buru. Horrez gain, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuak, Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentea, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta foru eta udal ordezkariak izan dira, baita biktimen senideak ere.

Informazio gehigarria