Gasteiz, 2023 10 05
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Ampea Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak antolatutako "Elkarrizketak; Emakumeen Talentua" Zer Industria behar du Euskadik?" topaketan parte hartu du gaur arratsaldean. Dendaraba zentroko Vital Fundazioa Kulturunean egindako ekitaldian parte hartu dute María Saiz´ek, Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko zuzendariak, Estibaliz Maestro´k, Mihiztatze Ferriko zuzendariak, Irune Sáez de Vicuña´k, IPM Rubi Taldeko pertsonen zuzendariak, eta Sonia Galdos´ek, Evonik España & Portugaleko Pertsonen Harremanetan adituak. Emakumeek Lehendakaritzako postuen %19,18 betetzen dituzte Arabako enpresetan. Estatuko batez bestekoaren gainetik eta Autonomia Erkidegoko datua baino 6 puntu gorago. Lorena Torres, AMPEAko lehendakaria, ekitaldian izan da Toñi Pavón lehendakariordearekin, Miren Bilbao eta Rocio Bravorekin batera.