Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriagak Itzulia 2023 lasterketaren aurkezpenean parte hartu du

Argitalpen-data: 


      Irekia.jpg

Itzulia Basque Country 2023ko aurkezpen ofiziala egin dute gaur Eibarko Coliseo Antzokian. Bertan, besteak beste, Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Jon Iraola, Eibarko alkatea;  Itziar Mahave, Banco Sabadelleko Iparraldeko Sare Komertzialeko zuzendaria; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria; Idoia Gonzalez, TotalEnergies-eko marka, marketin eta komunikazioko kidea; eta Mikel Arrillaga, HAZIko marken eta merkatuen saileko arduraduna, egon dira.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriagak erakundeek Itzuliari emandako babesa nabarmendu eta hau azpimarratu du: "Txirrindularitzaren zirkuitu garrantzitsuenean gaudenez, gure lasterketan ere tropeleko txirrindulari onenak egongo dira. Horrez gain, nazioarteko erakusleiho bat edukiko dugu gure burua ezagutzera emateko, erakusleiho bat munduaren aurrean agertzeko, gure herrialdea txirrindularitzaren zalea dela berriz erakusteko, eta maila goreneko proba bat, Itzulia, antolatzen dakigula erakusteko. Tropelean profesional handiak edukitzeaz gain, zale onenak ditugu".

Sei etapa munduko txirrindularitza onenarekin

Itzulia Basque Country 2023 apirilaren 3tik 8ra bitartean egingo da, eta, sei etapatan, Vitoria-Gasteiz eta Eibar lotuko ditu. Lasterketaren 62. edizioak Vitoria-Gasteiz, Bastida, Viana, Leitza, Errenteria, Amasa-Villabona, Santurtzi, Amorebieta-Etxano eta Eibar bisitatuko ditu, eta guztira 992,5 kilometro izango ditu.

Aurreikusten da, apirilaren 3an Vitoria-Gasteizeko irteeran Itzuliaren iazko irabazlea, Daniel Felipe Martínez (Ineos Grenadiers), Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) eta Richard Carapaz (EF Education – Easypost) txapeldun olinpikoa egotea, besteak beste, honako hauekin batera: Enric Mas (Movistar Team), David Gaudu (Groupama-FDF), Adam Yates, Juan Ayuso eta Brandon Mcnulty (UAE Team Emirates), Egan Bernal eta Carlos Rodríguez (Ineos Grenadiers), Ion Izagirre (Cofidis), Mikel Landa eta Peio Bilbao (Bahrain Victorious), David Gaudu (Groupama-FDJ), Brandon Mcnulty (UAE Team Emirates) eta Simon Yates (Team Jayco Alula).
 
Informazio gehiago hemen

Informazio gehigarria