Segurtasun Saila

Gobernu Kontseiluak Arabako eta Bizkaiko zortzi enpresaren kanpoko larrialdietako planak onartu ditu

Argitalpen-data: 

  • Babes zibileko plan horien helburua da erantzun hobea antolatzea gerta litezkeen eta enpresen kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean

  • Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu BAHÍA DE BIZKAIA GAS SL (Zierbena), DEKITRA SA (Lantaron), ESERGUI SA (Zierbena), GENERAL QUÍMICA SAU (Lantaron), MAXAM OUTDOORS SA (Galdakao), ACEROS INOXIDABLES OLARRA (Loiu), REPSOL BUTANO SA (Santurtzi) eta WEYLCHEM BILBAO SLU (Zierbena) enpresen kanpoko larrialdietako planak. Kanpoko larrialdietako planak babes zibileko plan bereziak dira eta instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea dute helburu.  

    Era horretako planak SEVESO izenez ezagutzen diren Europako zuzentarauen esparruan egiten dira, eta enpresek barneko larrialdietako planetan aurreikusitako neurriak osatzen dituzte. 

    Aipatutako plan horiek lantzeko prozedurak erreferentziako araudian ezarritakoari jarraitu dio, hau da, aldeko iritzia jaso zuten Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeak 2021eko abenduaren 14an egin zuen ohiko batzarrean, bai eta Babes Zibilerako Kontseilu Nazionalaren oniritzia ere 2022ko urriaren 20an.