Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Azterketei buruzko informazioa.

Argitalpen-data: 

Oposizio-faserako prestatutako proba honako leku eta ordutan egingo da:

2023ko martxoaren 27 (astelehena): 10:00, Gasteizko Europa jauregian.

 

Olarizu aretoa: ABAJAS – MATO bitartean

Green aretoa: MEDINA – ZURINAGA bitartean

 

Gogoan hartu:

 

  • Garraio publikoa hartzea duzu onena Europa jauregira iristeko (tranbiaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan).Nola iritsi jakiteko  .
  • Ibilgailuak aparkatzea zaila da Europa jauregiaren inguruan, aparkaleku propioa duen arren. Aparkaleku hau txikia da, eta erabili ahal izateko, ALDEZ AURRETIK ERREGISTRATU behar da Pverde aplikazioaren bidez.
  • Ateak azterketa ordua baino 30 minutu lehenago irekiko ditugu.
  • Azterketa-areto bakoitzean sartzeko bi bide egongo dira.
  • Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
  • Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
  • Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek esan zaien tokira joan beharko dute.
  • Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
  • Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (PDF, 237 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ikusi erantzun-orria (PDF, 338 KB) (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
  • Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
  • Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
  • Probaren emaitzak 2023ko apirilaren 3an argitaratuko dira.