Ekonomia eta Ogasun Saila

Eusko Jaurlaritzak informazio saioak eskainiko ditu enpresa txiki eta ertainentzat eta udalentzat MRR Europako Funtsei buruz eskualdeko garapen agentzietan

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia eta Europako Funtsen Sailburuordetzaren bitartez, informazio-jardunaldi batzuk hasiko ditu asteazken honetan eskualdeko garapen-agentzietan

Jardunaldi horietan, Next Generation – MRR- Europako funtsei buruzko informazioa emango zaie eskualde bakoitzeko ETEei, autonomoei eta udalei. Horrela, Iñaki Barredo Ekonomia eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazioko burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako zuzendaria arduratuko dira bertara joaten diren pertsonei Eusko Jaurlaritzak duen informazioa emateaz.

Horrela, aste honetako jardunaldia Durangaldea-Lea Artibain izango da, eta hiru lurraldeetan informazio-jardunaldien egutegi bati hasiera emango zaio, enpresa handiak, ETEak, profesionalak eta autonomoak Europako funtsei buruzko informazioa hurbiltzeko eta funts horietara sarbidea errazteko, beren proiektuak finantzatzeko aukera gisa aprobetxatu ahal izan ditzaten.

Ekimen horren helburua da Europako laguntza horiek Euskadiko produkzio-sarean sartzea eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MMR) muinean jasotako eraldaketa ekonomikoa sustatzea. 2023. urtea funtsezkoa da euskal produkzio-sareko eragile guztiek Europako baliabideak erakartzeko, eta, beraz, informazioa eta prestakuntza ezinbestekotzat jotzen dira helburu hori lortzen laguntzeko.

Era berean, deialdi irekiak bertatik bertara ezagutzeko tresna digitalen berri emango da jardunaldi horietan, baita laguntzak eta dirulaguntzak jasotzeko aukera ere.

Hona hemen jardunaldien egutegia:

2023/4/19

Durangaldea-Lea Artibai

Tokia: Azterlan (Durango).

 

2023/4/27

Amurrio-Laudio

Lekua: Laudio Kasinoa

 

2023/4/28

Inguralde, Meatzaldea, Mungialdea, Ezkerraldea, Enkarterri

Tokia: BIC Bizkaia Ezkerraldea

 

2023/5/3

Bidasoa-Oarsoaldea

Lekua: Tknika - Errenteria

 

2023/5/5

Goieki, Uggasa eta Tolosaldea Garatzen

Lekua: Goieki