Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua “Onda Cero Bizkaia” sariak banatzeko irratiak Bilboko Meliá Hotelean antolatu duen 16. ekitaldian izan dira.
Aurten Bizkaiko Sener enpresa, Gurutzetako ospitalea, Askabide elkartea eta Portugaleteko Zubi Esekia izan dira saridunak. Enrique Camposek ere jaso du aitorpena Nervion taldearen buruan egindako ibilbide profesionalarengatik, bai eta Juan Carlos Latxaga eta Luis Fernando Baranda kirol-kazetariek ere, azken honek hil ostekoa.