Egoitza elektronikoa

Enplegua finkatzeko hainbat hautaketa-prozesutan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak, eskainitako lanpostuak, lanpostuak hautatu behar dituzten pertsonen izen-zerrenda eta lanpostuak hautatzeko epea argitaratu dira.

Argitalpen-data: 

Webgunean argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko deialdi hauetan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duena:

  • Garbiketa-burua
  • Garbitzailea
  • Ikuztegiko laguntzailea
  • Laborategiko garbitzailea
  • Saileko gidaria
  • Sukaldaria
  • Sukalde eta jantokiko arduraduna
  • Sukalde eta jantokiko laguntzailea
  • Sukaldeko arduraduna

 

Ebazpen horretan bertan, kategoria horietako prozesuetan lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen izenen zerrenda jaso da, baita honako hauena ere:

  • Arte grafikoetako laguntzailea
  • Inprentako arduraduna
  • Peoia
  • Gaueko jagolea
  • Itsasontziko arduraduna

Lanpostuak hautatzeko epea 2023ko urriaren 2tik 16ra bitartekoa izango da aipatutako deialdi horietan eta Kidego Teknikoko Erizaintza eskalako deialdi berezi eta salbuespenezkoetan.

2023ko azaroaren 21ean argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpena hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.

Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA” eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA” dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.