Ekonomiaz aldizkariko Erredakzio Kontseilua —bizirik dauden ekonomiako aldizkarien artean eragin handieneko batentzat jotzen da aldizkaria— Bilbon bildu da gaur datozen bi urteetako gaiak finkatzeko. Hurrengo alea urte honen amaiera aldean argitaratuko da, eta gai hau izango du ardatz: “Gizarte-erronka handietarako eskualde-estrategien belaunaldi berria”.
Ekonomiaz sei hilean behin argitaratzen du Eusko Jaurlaritzak nazioarteko proiekzioaz (1985etik), azterketa eta eztabaida ekonomikoa sustatzeko, eta arreta berezia jartzen du euskal ekonomian eragina duten gaietan.
Ekonomiaz aldizkariaren Erredakzio Kontseilua honako hauek osatzen dute: Alberto Ansuategi Cobo (Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria), José Ignacio Jaca Michelena (Ikerketa Zerbitzuko arduraduna), Marijose Aranguren Querejeta (Orkestra), Jon Barrutia Güenaga (UPV/EHU), Ibon Galarraga Gallastegui (BC3 eta UPV/EHU), Arantza Ugidos Olazabal (UPV/EHU) eta Elvira Uyarra Delgado (University of Manchester). Kontseilua gutxienez urtean bitan biltzen da.
Ekonomiaz aldizkariaren ospea IN RECS (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa) eta RESH (Gizarte Zientzien eta Humanitateen Espainiako Aldizkariak) aldizkari zientifikoen ebaluazio-irizpideek bermatzen dute, ekonomiako aldizkari bizien eragin handieneko lehen herenaren barruan kalifikatzen baitute. Era berean, CARHUS Plus+ 2014 (CIRC) barruan sartuta dago. Aldizkari zientifikoen sailkapen integratua (D-tik gorako balioarekin), DIALNET, MIAR SHERPA/RoMEO, DOAJ (Directory of Open Access Journals), RePec eta, 2018ko uztailetik, SCOPUS.
400 aleko tirada du, eta bezero publiko eta pribatuei, administrazioei, fakultateei, unibertsitateei, aholkularitza-etxeei, enpresei eta partikularrei banatzen zaie.