Edurne Portelak Maria Josefa Sanzberroren biografia erreskatatu du, Frantziako erresistentziaren aktibista, deportazioaren biktima eta nazien eremu batean erahila

Argitalpen-data: 


      IMG_20230322_183820.jpg

• Sanzberro 1940-1945 aldian deportazioaren biktima izan ziren 10 emakumeetako bat da, Gogora Institutuak 2020an argitaratutako ikerketak jasotzen duen moduan
• Izarraitz Villaluzek eta Joxe Mari Mitxelenak egindako ikerketa hartu du oinarri idazleak fikziozko pertsonaia eraikitzeko

Edurne Portela idazleak ‘Maddi y las fronteras’ eleberria aurkeztu du gaur arratsaldean Gogora Institutuaren egoitzan, Bilbon. Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak egin ditu liburuaren eta bere lanaren testuinguruaren aurkezpen lanak.
Aintzane Ezenarrok, bere hitzartzean, Maria Josefa Sanzberro bezalako emakumeen biografia berreskuratzearen eta fikziozko kontakizun moduan zabaltzearen garrantzia azpimarratu du, publiko zabalago batengana iristeko helburuarekin.
Era berean, Izarraitz Villaluzek eta Joxe Mari Mitxelenak egindako ikerketari ere erreparatu dio, berreskuratze lan horren oinarri, eta eleberriko pertsonaia protagonista eraikitzeko eta hari ahotsa emateko aukera eman baitio Portelari.
Edurne Portelak, lan honetan, eskuratu duen dokumentazioaren bidez eraiki du Maddi, “nire Maddi artxiboaren, intuizioaren eta irudimenaren bidez eraikitako fikzioa da”. Haur zirela ezagutu zutenen edo familiak kontatukoaren bitartez ezagutu zutenen testigantzak ere jaso ditu eta “Joxemarik eta Izarraitzek gogo biziz eta pazientzia handiz erreproduzitu dizkidate testigantza horiek”.
“Maddirekin bere bizitza errebindikatzen dut, bai eta hainbeste emakumeren bizitza ere, zeinen ahotsa historiaren urte-buruetan galdu dugun. Erregistro horietan emakumeak desagertu egin dira edo bigarren mailan geratu dira”. Maria Josefa Sanzberrok bere generoari eta klaseari ez zegozkion erabakiak hartu zituen, eta pertsonaia eraikitzean idazleak gogoan izan ditu beste emakume batzuk, “geniodunak, fededunak, baina ez beatak, kontserbadoreak, baina ez otzanak. Nazien izutik bizirik atera ziren emakumeen ahotsak ere entzun dira nigan”.

Gogoraren Ikerketa-lana
María Josefa Sanzberro Echeverriaren izena, 1895ean Oiartzunen (Gipuzkoa) jaioa, Gogorak 2020an argitaratutako ‘Euskaldunen deportazioa Hirugarren Reicheko esparruetara (1940-1945)’ ikerketan aipatzen da. Sanzberro 1944ko abuztuan deportatu zuten Dachau-ra, eta hainbat eremutatik igaro ondoren, azkenean Ravensbrücken hil zuten, urte bereko azaroan.
Ikerketak jasotzen duenez, 10 emakume deportatu zituzten aldi horretan. 4 bizirik atera ziren, 4 hil eta 2 emakume desagertuta daude Emakumeen kasuan Ravensbrück da erreferentzia-eremua, eta haietara deportatu zituzten erresistentzia-ekintzak leporatuta.
Guztira, deportatutako 253 euskal herritar biltzen ditu aipatzen den ikerketak: 125 bizirik atera ziren, 113 hil ziren eta ez dakigu zer gertatu zen beste 15ekin. .
Mauthausengo kontzentrazio-esparrua da euskaldunen deportazioan esanguratsuena: deportazioan paper nagusia izan zuen. Bertan, deportazioan hil ziren euskal herritar guztien bi heren (% 65) akabatu zituzten.
Ikerketan aipatutako zifrak, egileen arabera, hurbilketa gisa hartu behar dira; izan ere, bizirik atera zirenen arrasto dokumentalean argi eta garbi ikusten da bizirik atera zirenetako asko askatu ondorengo aste eta hilabeteetan hil zirela. Urte batzuk geroago hil ere egin zen, baina arrastoen ondorioz.


Maddi y las fronteras’ liburua
2021eko udazkeneko arratsalde batean, Edurne Portelak dei bat jaso zuen. Bertan, Izarraitz Villaluzek eta Joxe Mari Mitxelenak Maddi izenez ezagutzen den Maria Josefa Sansberrori buruzko dokumentu historiko batzuk eskaini zizkioten. Maddi 1895ean jaio zen Oiartzunen, eta 30eko hamarkadan oso ezaguna zen hotel bat eraman zuen Larrun mendiaren oinean, Espainia eta Frantzia arteko mugan. Lehen begiratuan, Maddi emakume kezkagarri eta kontraesanez betea agertzen da, muga fisiko eta moral asko gainditu dituena: kontrabandista eta mugalaria, katoliko sutsua eta dibortziatua, seme-alabarik gabeko emakumea eta ama, laguntzaile nazia eta Erresistentziako agentea. ‘Maddi y las fronteras' lanean, bere garaiko konbentzioetara egokitu ez zen eta marra gorri guztiak zeharkatu zituen emakume baten biografia egiten da. Inork espero ez zuena egin zuen emakume bat.