Ezbeharra arratsaldeko bostak eta laurden aldera gertatu da GI-2633 errepidean, Zestoan. Oraindik argitzear dauden arrazoiak direla eta, motor batek eta kamioi batek talka egin dute. Motorrako gidaria garraio-ibilgailuaren azpian geratu da eta suhiltzaile-talde bat mobilizatu behar izan dute erreskatatzeko. Atera ondoren, osasun-zerbitzuek artatu dute baino, azkenean, heriotza baieztatu baino ezin izan dute.
Bestalde, Ertzaintzak errepidea itxi egin du bi noranzkoetan, larrialdietako baliabideek esku har zezaten, eta inguruko trafikoa bideratu du. Horretaz gaiz, polizia-atestatua ireki egin du, zoritxarreko istripu hau zerk eragin duen argitzeko.