Egoitza elektronikoa

2023ko urtarrilaren 25 eta 26an egingo diren probei buruzko informazioa

Argitalpen-data: 

Oposizio-faseko probak Gasteizko Europa Jauregian egingo dira honako egun eta ordu hauetan:

2023ko urtarrilaren 25 eta 26an egingo diren proben egutegia

Egutegia
ESKALA DATA ORDUA
Hizkuntza Normalizazioko Goi-mailako Eskala 2023/01/25 09:00
Itzulpengintzako Goi-mailako Eskala 2023/01/25 12:00
Hizkuntza Normalizazioko Eskala Teknikoa 2023/01/25 16:00
Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Goi-mailako Eskala 2023/01/26 09:00
Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala Teknikoa 2023/01/26 12:00
Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala 2023/01/26 16:00

Gogoan hartu:

  • Garraio publikoa hartzea duzu onena Europa jauregira iristeko (tranbiaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan). Nola iritsi jakiteko (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ibilgailuak aparkatzea zaila da Europa jauregiaren inguruan, aparkaleku propioa duen arren. Aparkaleku hau txikia da, eta erabili ahal izateko, ALDEZ AURRETIK ERREGISTRATU behar da Pverde aplikazioaren bidez.
  • Ateak azterketa ordua baino 20 minutu lehenago irekiko ditugu.
  • Azterketa-eremu bakarra ezarri da, eta bertara sartzeko bi bide egongo dira.
  • Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
  • Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
  • Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak 20 galderako bi aukera eta erreserbako 5 galdera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibideen orria (PDF, 237 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ikusi erantzun orria (PDF, 184 KB) (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
  • Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean.
  • Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
  • Probaren emaitzak urtarrilaren 30ean argitaratuko dira.