Ekonomia eta Ogasun Saila

2021-2027 FEDER Euskadiko Programaren Jarraipen Batzordea eratzea

Lehenengo bileran, batzordearen osaera, eginkizunak, funtzionamendua eta barne-araudia ezarri ziren

2023ko martxoaren 15ean, Lakuan (Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Vitoria-Gasteiz), Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGEF Programaren 1. jarraipen-batzordearen bilera egin zen. Bilerako buru izan ziren Juan Alberdi Alberdi jauna, Eusko Jaurlaritzako Kohesio eta Europako Funtsen Politikako zuzendaria, eta Anatolio Alonso Pardo jauna, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren (MINHAFP) Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiko EGEF funtsaren Kudeaketako zuzendariorde nagusia. Europako Batzordeko Erregio Zuzendaritza Nagusiko ordezkariek eta Komiteko gainerako kideek ere parte hartu zuten.

2021-2027 aldiko berrikuntzen artean, lehen 11 ziren Helburu Politikoak 5era murriztu dira, eta ikusgarritasunaren eta komunikazioaren arloko xedapen indartuak aplikatu dira, betekizun berriak eta Garrantzi Estrategikoko Eragiketak (OIE) jasoz, Programen jarduerei ikusgarritasun handiagoa emateko.

Kohesio Politikak Europar Batasunaren (EB) ekonomia-, lurralde- eta gizarte-kohesioa indartzeko duen garrantzia adierazi zen, herrialdeen eta eskualdeen arteko desorekak zuzentzeko eta aurrera egiteko helburuarekin. Kohesio Politikaren Programak EBren lehentasun politikoekin lerrokatuta daude, bereziki EBren Urte Anitzeko Finantza Esparruaren barruan 2021-2027 aldirako trantsizio ekologiko eta digitalari dagokionez, 392.000M €Kohesio Politikara bideratuz. Politika horrek, estatu kideen kofinantzaketarekin batera, 500.000M €-ko aurrekontua izango du inbertsioetan 2029ra arte.

Kohesio-politika lau funts espezifikoren bidez gauzatzen da, besteak beste, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez. Funts horren helburua EBko eskualde guztien garapen sozial eta ekonomikoan inbertitzea da.

Jarraipen Batzordearen helburua gizartearen bizitasuna eta lurraldeko ekoizpen-sarea islatzea da.