Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da 78 urterekin

  • Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da 78 urterekin
    Xabier Mendiguren Bereziartu, artxiboko irudi batean

Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzako itzulpen-lanak ere egin zituen

Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da gaur 78 urterekin. Ezkion 1945. urtean jaiotakoa, euskararen sustapenean aritu da ia bizitza osoan lanean, arlo ezberdinetan. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi izan zen 12 urtez eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975ean.

Ikastolak sortu ziren urtetan, hainbat proiektu didaktiko eta pedagokikotan hartu zuen parte, eta irakaskuntzarako eduki ugari sortu zuen. Iker taldearen sortzaile izan zen,  eta Saioka euskarazko ikasliburuen egileetako bat.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUrriak 2
  • Gaia Literatura