Egoitza elektronikoa

"Zurrumurruen aurka, sartu aterpean!" kontakizun laburren lehiaketa (2023)

Herritarrak inplikatzea, pentsamendu kritikoa sustatzea, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa prebenitzea dira Bilboko Udalak abian jarritako kontakizun laburren “Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera” Lehiaketaren VII. edizioko helburu nagusiak. Kontakizunak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dira, modu elektronikoan, udalaren webgunean.

Lehiaketak bi hizkuntza-modalitate ditu: euskara eta gaztelania, eta modalitate bakoitzeko lehen eta bigarren sari bat emango dira. Gainera, Bilbon bizi diren egileentzako ere Bilbao Saria jasotzen du deialdiak. Bestalde, lehiaketaren edizio berri honetako 10 irabazle eta finalisten kontakizunekin argitalpen bat egingo da. Horrez gain, irakurketa publikoak ere antolatuko dira, jorratutako gaiei buruzko topaketa, elkarrizketa eta sentsibilizazioa bultzatzeko.

Zurrumurruen aurkako Estrategiak sormenezko idazketa tresna moduan erabiltzen du Bilbon immigrazioaren inguruan dauden aurreiritziei, estereotipoei eta zurrumurruei aurre egiteko. Udalaren agenda politiko eta sozialean modu positiboan eragiteaz gain, urteen poderioz eta deialdiak aurreko edizioetan izandako erantzunaren ondorioz, immigrazioari eta aniztasuneko bizikidetzari lotutako narratiba berriak sortzeko aukera ematen du lehiaketak.

"Sartu Aterpera!" lanaren helburua migratzaileen irudikapen berriak sortzea da, topikoak apurtzea sormenez berregiteko, iraultzeko eta parodiatzeko, egoera aldatzen saiatzeko. Deialdiaren gaia zurrumurruen aurkako proiektuaren eduki eta balioei estu lotuta dago: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, identitatea, errespetua, elkarrizketa, aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

bilbao.eus

  • Epea 2023(e)ko Irailak 1(e)tik 2023(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao
  • Zuzkidura1.350 €
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.