Txintxua Films ekoiztetxearen hiru film ikusgai, I. ETNOkino jaialdian

  • Txintxua Films ekoiztetxearen hiru film ikusgai, I. ETNOkino jaialdian

Polonia Txikiko voivoderrian kokatutako Myslenice hirian Dantza (Telmo Esnal, 2018), Bertsolari (Asier Altuna, 2011) eta Amama (Asier Altuna, 2015) film luzeak erakutsiko dituzte uztailaren 10etik 19ra bitartean

"Tradizioaren 9 elementu" lemapean, gaur abiatuko dituzte Malopolskako Nazioarteko Folklore Topaketak, Polonia Txikiko voivoderrian (Polonia). Dantza, musika, kantu, artisautza, gastronomia edota zinemarekin lotutako jarduerak propsoatuko dituzte, hiru hiritan: Miechówen, Krakovian eta Myslenicen. Hain zuzen ere, azken honetan, aurrenekoz antolatu dute ETNOkino Zinema Jaialdia, eta Profuturis Fundazioarekin eta Mysleniceko Muza zinemarekin elkarlanean, gai etnikoak (gaur egungo auziak zein iraganekoak) ardatz izango dituzten ekoizpenak ezagutzeko egitaraua atondu dute.

Saioak 21:00etan abiatuko dituzte, egunero, eta bertaratzen direnek, besteak beste, euskal kulturan eta identitatean barneratzeko aukera izango dute, Txintxua Films ekoiztetxearen hiru film luze bidelagun dituztela.

www.zinea.eus

  • DataUztailak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa