Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Tapia: "Ekonomia zirkularrean sinisten badugu, ezinbestekoa da hondakinak balorizatzeko azpiegiturak izatea eta ekonomia produktiboa deskarbonizatzea"

Argitalpen-data: 

UPV_Ekonmia_004.JPG

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektorea eta Antonio Brufau Repsoleko presidentea bertan zirela, gaur Bizkaia Aretoan egin da gela berri honen aurkezpen ekitaldia jardunaldi baten barruan, non sektore publiko eta pribatuko adituek hondakinen erabilerari eta horiek bigarren mailako balio industrial gisa eraldatzeari buruz eztabaidatu duten.

Sailburuak, Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024ko Plana aipatu du, lehengaien kontsumoan ekonomia eraginkorragoa sustatzeko ibilbide orri gisa, hondakinak murrizteko eta ekoizpen garbia optimizatzeko xedez: «Neur daitezkeen helburuak ezarri ditugu. Gure asmoa da produktibitate materiala % 30 handitzea, material zirkularraren erabilera tasa % 10 handitzea eta hondakinen sorrera tasa % 10 murriztea. Material berrien garapenaren alorreko I+Gz gain, hedatzen ari dira ekoizpen zirkularreko eredu berriak. Ekonomia zirkularrean sinesteak hondakinak balorizatzeko azpiegiturak izatea eskatzen du, eta belaunaldi berriak prestatzea ekoizpen ekonomia deskarbonizatzeko erronka handirako.»  

*Informazio gehiago erantsitako oharrean.