Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Sareko liburutegiak Garapen Jasangarri Helburuekin: bilduma berria katalogoan

Argitalpen-data: 

GJH proiektuaren logoa EIPSeko liburutegietarako

Esan genizuen bezala, aurten,  Garapen Jasangarriaren Helburuekin lotutako proiektua  landuko dugu. Irudi hau proiektuaren logotipoarena da, sareko liburutegi guztiek erabiltzeko proiektuarekin lotutako edukiak, gidak, kartelak eta abar sortzen badituzue.
Gainera, pelikulen eta liburuen bilduma bat sortu dugu katalogoan, gure irakurleen artean helburu horien ezagutza eta hedapena sustatzeko asmoz.

Hemendik aurrera erositako materiala sailkatu nahi baduzue katalogoan horrela egin beharko duzue: T500: GJH 1: Pobrezia desagerraraztea.

Garapen jasangarriaren helburua nola idatzi, mesedez, bidaliko dizuegun kartelean datorren bezala idatzi, denok gauza bera jartzeko, bestela bilaketak egiterakoan bilduma galduko litzateke edo idazteko forma hartu zuzenean katalogotik,  liburutegi zerbitzuak 17ak landu dituelako.

Bilduma hori liburubilatik ere ikus daiteke eta espero dugu denon artean handitzea. Horretaz gain, martxoaren 16an jardunaldia antolatzen ari gara eta espero dugu laster informazio zehatza ematea. Momentuz, eguna apuntatu agendan!