Osasun Saila

OSASUN SAILAK OÑATIKO USAKO BAINU-EREMUAN BAINUA LIBREA DELA ADIERAZI DU

2022-06-24

Laginketaren emaitzek adierazten dute uraren kalitateak legerian adierazten diren kalitate-irizpideak betetzen dituela

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Oñatiko Usako bainu-eremuan bainua librea dela adierazi du, azken orduetan eginiko analisietan bainurako urak araudian ezartzen diren kalitateko irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren.Hala, itxi egin da azken egunotan irizpide horiek ez betetzeagatik bainurako aplikatu den debekuaren protokoloa.

Osasun Sailak, hondartzen denboraldi osoan, bainu-eremuetako osasun-zaintzaren programa du abian. Programak honako hauek barne hartzen ditu: hondartza-ingurunearen egoera higieniko-sanitarioaren zaintza; bainurako uraren kalitatearen kontrol analitikoa, araudian adierazitako parametro eta maiztasunekin; egon daitezkeen gorabeheren segimendua, eta herritarrei emaitzen berri ematea.Etengabeko analisiek egiaztatzen dute Euskadiko hondartzak eta bainu-eremuak egokiak direla.