Osasun Saila

Osasun Sailak atzeratu egin du Oñatin Usako bainu-eremuaren denboraldiaren hasiera, uraren kalitatea egokia ez delako

2022-06-15

Osasun Sailak Oñatiko Usako bainu-eremuko uretan denboraldia hasi aurretik egin duen kontrolean –denboraldia gaur hastea aurreikusten zen, ekainaren 15ean–, antzeman da ez direla araudian ezarritako kalitateko irizpide mikrobiologikoak betetzen. Ondorioz, aldi baterako eta prebentzio modura, debekatuta dago eremu horretan bainatzea.

 

Bainua hartzeko uretan kutsaduraren segimendua egiteko aurreikusitako jarduketa-protokoloa aktibatu da, eta gaian eskumena duten gainerako erakundeei gorabeheraren berri eman zaie: URA Uraren Euskal Agentziari eta Oñatiko Udalari, gertakari horien aurrean haien jarduketa-protokoloak aktiba ditzaten.

 

Osasun Sailak jarraituko du uraren kalitatea aztertzen, harik eta gertakaria amaitu arte, eta emaitzen berri emango du.