Egoitza elektronikoa

Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalaren epaimahaiaren informazio-oharra. Prozesu berezia

Argitalpen-data: 

Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalaren Epaimahaiak jakinarazten du, gai-zerrenda espezifikoaren izaera dela eta, eta haren edukiarekin lotutako informazio-iturrien aniztasuna murrizte aldera, probaren B zatiko galdetegiak batez ere Eraikuntzaren Kode Teknikoan (EKT), Eraikuntzaren Arau Teknologikoetan (NTE), liburu teknikoetan eta ohituran oinarrituko direla, bai eta lehenago argitaratutako bibliografian ere.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a

Epaimahaiko lehendakaria