Segurtasun Saila

Konpartitu

Migrazioaren Euskal Foroak Euskadin botoa emateko eskubidea duten migratzaileei zuzendutako 'botoa ematea zure eskubidea da' kanpaina abiarazi du datozen udal hauteskundeetarako

Argitalpen-data: 

Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroak, Eusko Jaurlaritza buru duela, beste erakunde batzuekin, EUDELekin eta migratzaileen hainbat elkarterekin batera, Botoa ematea zure eskubidea da kanpaina aurkeztu du, Euskadin bizi diren eta maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetan bozkatzeko baldintzak betetzen dituzten atzerritarrei zuzendua. Kanpainak 57.412 pertsonari eragiten die, gutxi gorabehera, bai Europar Batasunetik datozenei, bai aldebiko boto-ituna duten herrialdeetatik datozenei: Bolivia, Cabo Verde, Kolonbia, Hego Korea, Ekuador, Txile, Peru, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Erresuma Batua edo Trinidad Tobago.

Botoa ematea zure eskubidea da gida bost hizkuntzatara itzulita dago (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta errumaniera), eta bete beharreko baldintzak azaltzen ditu, bai Europar Batasuneko herritarra bazara, bai boto-gaietan itundutako herrialdeetako batekoa bazara.

Nolanahi ere, pertsona horien boto-eskubidea udal-hauteskundeei dagokie, eta ez Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei, egun berean, 2023ko maiatzaren 28an, egingo direnak.

(www.irekia.euskadi.eus)