Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Larunbatean, ekainak 18, Zarauzko behin-behineko geltokia zerbitzua ematen hasiko da

Argitalpen-data: 

Larunbatean, ekainaren 18an, Zarauzko behin-behineko geltokia zerbitzua ematen hasiko da. Gaur egungotik 150 metrora egongo da, Donostiarako noranzkoan, Lapurdi kaleko 11 eta 13 zenbakien parean. Zerbitzuan jartzearekin batera, ekipo teknikoek egungo geltokia eraisteari ekin ahal izango diote, eta, ondoren, terminal berria eraikitzeko lanei ekin. 

Garraio Sailak ETSren eta Zarauzko Udalaren bidez finantzaturiko proiektu horrek nasen eta atari eremuaren arteko konexio segurua eta irisgarria erraztuko du, baita Zarauzko herrigunean trenbide trazaduraren iparraldearen eta hegoaldearen arteko iragazkortasuna ere, eta hori terminal berriaren azpian igarobide bat eraikiz lortuko da. ETSk, halaber, herriaren ekialdeari zerbitzua emango dion San Pelaioko geraleku berria eraikitzeko obrei ekingo die. 

Hain zuzen ere, azken obra horien aurrerapena dela eta, uztailaren 1etik aurrera Lapurdi eta Mitxelena kaleak lotzen dituen azpiko pasabidea itxi egingo da, baita geralekua bera ere. 

Inurritzako azpiko pasabidea 12 hilabetez kentzeko, eskailera finkoak eta arrapalak dituen pasabide bat instalatuko da Zumaiarako noranzkoan, 100 metro ingurura. Bestalde, geralekuko erabiltzaileek behin-behineko geltoki berria erabili beharko dute. 

Euskal Trenbide Sareko zuzendaritzak eta arduradun teknikoek behin-behineko egoera horiek jakinarazi dizkiete inguruan bizi diren pertsonei, atzo bertan Zarauzko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako bileran.