Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Jardunaldia "Sareko liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat"

Argitalpen-data: 

GJHetan Kulturari eta liburutegiei aipamen espliziturik egiten ez zaien arren, Garapen Iraunkorreko 17. Helburuen definizioak berak erakusten du garapenerako faktoreetako bat informazioa eskuratzea dela.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak eragile aktiboak dira, informaziorako, kulturarako eta ezagutzarako sarbidea sustatzen dute eta beren komunitateak osatzen dituzten pertsonen autogarapena indartzen dute, ikasteko, sortzeko eta berritzeko espazioak eta baliabideak eskainiz.

Liburutegi-sareek aliantzak sortzen dituzte eta informazio-baliabideetarako sarbide zuzena ziurtatzen dute. Informazioa eskuratzeko bermeak, beste ekintza batzuen artean, liburutegiek beren komunitateen beharrak asetzeko duten gaitasuna eskatzen du, eta gaitasun hori adierazten da politikarien eta kudeatzaileen konpromisoan eta laguntzan (politika publikoak eta finantzaketa) nahiz zerbitzu publiko inklusibo eta integratzaileen alde lan egiten duten profesionalen erabakitasun eta inplikazioan.

Horregatik, Liburutegi zerbitzuak eta ALDEEkin elkarlanean “Sareko liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat” proiektuaren aurkezpen-jardunaldia antolatu dugu. Eta honetan egokitzat jo dugu liburutegien eta haien arduradun politikoen parte-hartzea, ezinbesteko aliantza baita liburutegiek herritarrekiko interakziorako gune ireki gisa duten balioa bultzatzeko eta aitortzeko.

Bertaratuz gero, baieztapena eskertzen dizuegu, mezu bat bidaltzen posta elektroniko honetara: arenaza@euskadi.eus 

Jardunaldiaren egitaraua:

Lekua: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz de Haro kalea,3. Bilbo)

10: 00-10: 15: Aurkezpena: Mikel Aizpuru (Kultua Ondarearen zuzendaria)
10: 15-10: 45: Liburutegiak GJHen erronkari aurre egiteko Alicia Sellés (FESABIDeko lehendakaria)
10: 45-11: 00: Sareko liburutegiak GJHekin, Fernando Juarez (ALDEEko lehendakaria)
11: 00-11: 15 Atsedenaldia
11: 15-13: 00 Lantaldeen dinamika 2022rako ekintzak zehazteko