Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Garraio Sailak 8 milioi euro inbertituko ditu Usurbilgo geltoki berria eraikitzeko

Argitalpen-data: 

Garraio Sailak 8 milioi euro inbertituko ditu Usurbilgo geltoki berria eraikitzeko. Horrez gain, trenbide pasagune bi kenduko ditu eta N634 errepidearen gainean pasabide berri bat instalatuko du, hirigunearen eta trenbideko instalazioen arteko lotura hobetzeko eta Ingemar industrialdearekin iragazkortasuna hobetzeko. 

Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren kontratazio-mahaiak proiektu honen lizitazioa onartu du bere azken bileran. 30 hilabeteko egikaritze-epea eta 8.065.063,97 euroko oinarrizko aurrekontua ditu. Administrazio-izapideak aurreikusitakoaren arabera egiten badira, obrak urtea amaitu baino lehen hasiko dira. 

Geltokia Usurbilgo erdigunearekin lotzeko pasabidetik hurbilago dagoen kokaleku berri batean eraikitzeaz gain, sarbideak eraberritzea, geltokiaren ingurua urbanizatzea eta trenbideak berriztatzea ere jasotzen da proiektuan. 

Lanak amaitutakoan, geltokia bi trenbide zuzenek eta amaieran topea duen bazterbide batek osatuko dute. Gainera, alboko bi nasa jarriko dira zirkulazioko trenbide nagusi bakoitzerako.