Eusko Jaurlaritzak Gonzalo Nardiz Bengoetxea 2022 sariak deitu ditu (Gobernu Bilera 2022-6-7)

hiru_elementuak-bilin.png

2022-06-07

 

  • Hiru kategoria daude: Nekazaritza eta basogintza, arrantza eta elikadura 
  • Sarietarako hautagaitzak aurkezteko Euskadiko bi eragile sektorialen babesa behar da, gutxienez 

"Gonzalo Nardiz Bengoetxea 2022" sariak iragartzeko Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Nekazaritza, arrantza, elikadura eta basogintzaren sektoreetan egindako ibilbide profesionalak aitortzeko ematen dira sari horiek.   

Bi urtez behin ematen diren sari hauek Eusko Jaurlaritzako lehenengo Nekazaritza Sailburuaren izena dute, eta 2003az geroztik ematen dira lehen sektorean eta basogintzan izan duten lan-ibilbide luze eta eredugarriarengatik nabarmendu diren pertsonen edo kolektiboen lanaren balioa azpimarratzeko gizartearen aurrean. Aurtengo edizioan, azkenaldiko aurreko edizioetan bezala, Emakume Nekazarien Estatutua aplikatuko da, lehen sektoreko eta landa-eremuko emakumeen lana ikusgarri bihurtzeko eta aitortzeko. 

Aurtengo deialdiko sariak sektore bakoitzeko pertsona edo kolektibo bati edo gehiagori emango zaizkio, Epaimahaiaren iritziz. Aintzatespen publikoko ekitaldi bat eta ohorezko saria jasoko dituzte saridunek. Saria jasotzen duten pertsonak edo kolektiboek izaera profesionaleko inprimakietan aintzatespenaren berariazko aipamena egin dezakete eta establezimenduetan bereizgarria jarri dezakete. 

Sarietarako hautagaitzak aurkezteko gutxienez Euskadiko bi eragile sektorialen babesa behar da, eta nolanahi ere, hautagai izendatutako pertsonaren edo taldearen onarpena izan beharko dute. Honako hauek dira eragile sektorialak: 

– Sindikatu izaera duten erakunde profesionalak.

– Nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako lanbide- eta enpresa-elkarteak, eta horien federazioak eta konfederazioak.

– Beste elkarte eta federazio batzuk.

– Fundazioak.

– Arrantzaleen Kofradiak.

– Kooperatibak.

– Nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako eta elikagai-industriako profesionalak 

Hautagaitza horiek, dagokion dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein bide erabiliz.  Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. 

Aurreko edizioetan sarituak

  1. urtea

Nekazaritza: Tomás Larrañaga, nekazaritza ekologikoan aitzindaria

Arrantza: Victor Badiola, alturako arrantzaren sektoreko ordezkaria

Elikadura: Artzain Gazta, gazta ekoizten duten artzainen elkartea.

  1. urtea

Nekazaritza: KAIKU sozietate kooperatiboa

Arrantza: ANABAC, Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkartea.

Elikadura: Bacalao Giraldo SL

  1. urtea

Nekazaritza: Alfredo Montoya

Arrantza: Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioa

Elikadura: Hijos de José Serrats SA

  1. urtean ez zen saririk eman, pandemia-egoeraren ondorioz ezarritako murrizketengatik.