Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

  Eusko Jaurlaritzak 190.000 euro emango ditu Euskal Kultura Ondarearen babesari buruzko ikerketa-lanetarako dirulaguntzetan (Gobernu Bilera 2022-6-7)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2022. eta 2023. urteetan Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 190.000 euro bideratuko ditu, iaz baino 30.000 euro gehiago, laguntza hauetara.  Diruz lagundutako proiektuek ezagutza berria sortu beharko dute, ondare material higiezin eta higigarriaren babesa hobetzeko. Kultura-ondare immaterialaren ikerketa ez dago deialdi honetan sartuta diru-laguntza lerro propio bat du eta. 

Ikerketek Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izan beharko dute beti, eta interesdunek iturri dokumentaletara, bibliografikoetara, arkeologikoetara, toponimikoetara, grafikoetara, ikusmen-iturrietara eta ahozko transmisio-iturrietara jo beharko dute. 

Diruz lagun daitezkeen proiektuek 2022an hasita egon beharko dute, edo 2023ko urriaren 25a baino lehen  amaitu. Emandako laguntzak diruz lagun daitezkeen gastuen % 100era irits daitezke, betiere 15.000 eurotik beherakoak badira. 

Aurreko deialdian 12 proiektu lagundu ziren diruz, eta horien artean daude herrietako jarduera metalurgikoei buruzko ikerketak, Bizkaiko Burdin Aroko populazio-patroiei buruzkoak, industria-ondare aktiboari buruzkoak, itsas arkeologiari buruzkoak eta Bizkaiko ehungintza erlijiosoaren ondarearen ezagutzari buruzko hurbilketa bat, besteak beste.

 

2022-2023ko deialdirako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.