Segurtasun Saila

Euskalmetek eguraldi egonkorra eta tenperatura goxoak iragarri ditu Gabon eta Eguberri egunetarako

Argitalpen-data: 

  • Bi egunetan hego-haizea nagusituko da, eta ez da prezipitaziorik izango

  • Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi egonkorra eta tenperatura epelak iragarri ditu datozen Gabon eta Eguberri egunetarako, eta bi egunotan hegoaldeko haizea nagusituko da eta ez da prezipitaziorik izango.

    GABON-EGUNA

    Euskalmeten arabera, 24ean, egunaren lehenengo erdian, hodeiak agertuko dira, baina arratsalde partean desagertzen joango dira. Euri pixka bat bota badezake ere, batez ere Bizkaia mendebaldean, Euskadiko leku gehienetan, eta ia egun osoan, ez du euririk egingo. Haizeak hegotik edo hego-mendebaldetik joko du, eta indartsuago ibiliko da goizean.

    Tenperaturak goxoak izango dira, bai egunez bai gauez, eta tenperatura minimoak 10-12 ºC ingurukoak izango dira isurialde kantauriarrean eta 5-8 ºC ingurukoak Euskadiko gainerako lekuetan. Tenperatura maximoei dagokienez, 20 ºC inguruan ibiliko dira isurialde kantauriarrean eta 15 ºC inguruan autonomia-erkidegoko gainerako lekuetan.

    EGUBERRI-EGUNA

    Hilaren 25erako antzeko eguraldia aurreikusten da, eta hodei gutxiago espero dira. Berez, haizeak berriz ere hegotik joko du, eta tenperaturak nahiko epelak izango dira, beraz. Iragarpen horrekin 18-20 ºC inguru espero dira isurialde kantauriarrean eta 15 ºC inguru Euskadiko gainerako lekuetan.

    Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen bidez (www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter kontuaren (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.