Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Euskadin helburu komertzialekin mikroalgak ekoizteko lehen proiektua martxan jarri da

Microalgas_gal.jpg

2022-04-11

UPV/EHUk garatutako ereduaren esperimentazio-fasea Algaloop start up-ean egingo da, Asteasun.

Gaur "Mikroalgak laborategian eta eskala pilotuan hazteko ereduaren pilotajea" izeneko proiektua aurkeztu da ofizialki. Proiektu hori Euskal Herriko Unibertsitateko Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumari (BMCC) eman zitzaion, Eusko Jaurlaritzaren arrantza-eremuko tokiko ekintzarako laguntzen programaren (GALP) barruan.

Proiektu honetan mikroalgak eskala txikian hazteko eredu bat garatu nahi da, bai sistema itxietan bai sistema irekietan. UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioa (PiE) mikroalgen hazkuntza garatu da, Asteasuko (Gipuzkoa) nekazaritza-herrixka batean sortu berri den Algaloop start up-ean eskala txikian ezarri aurretik.

Proiektu honetarako aukeratu diren espezieak Chlorella vulgaris, Haematococcus lacustris eta Arthrospira platensis izan dira. Mikroalgak ekoizteko prozesuetan ohikoak diren espezieak dira horiek, eta emaitza komertzialak egiaztatuak dituzte. Proiektuan mikroalga horien konposizio biokimikoa ezagutu nahi da, etorkizunean elikadura, nutrazeutika, kosmetika natural eta bioongarrien sektoreetan erabiltzeko. Pigmentuak, aminoazido libreak edo elikaduran interesa duten lipidoak bezalako konposatuak ebaluatuko dira laboreetan.

Sergio Seoanek, Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumako (BMCC) zuzendariak, hauxe azaldu du: “Proiektu hau mikroorganismo horiek balorizatzeko eta etorkizunean eremu askotan baliabide-iturri bihurtzeko bildumatik egiten ari diren ekimenen barruan kokatzen da”. Nekazaritzan, medikuntzan edo kosmetikan erabil daitezkeen konposatu bioaktiboak bilatzea da bildumaren jarduera nagusietako bat.

Ekitaldian izan dira Leandro Azcue Agirre, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria; Peli Manterola, Haziko zuzendari nagusia; Joseba Argoitia Vila, CaixaBankeko Ipar AgroBankeko zuzendaria; eta Maria Pilar Legarra, Asteasuko alkatea; Sergio Seoane, UPV/EHUko irakasle eta proiektuko ikertzaile nagusia; eta Anaut Patterson, Algaloopeko CEOa.