Egoitza elektronikoa

Espetxeetako laguntzaileen lan-poltsa berria

Argitalpen-data: 

Gaur, 2022ko abuztuaren 31n, espetxeetako laguntzaileen lan-poltsa eratzeko deialdia eta oinarriak argitaratu dira IVAPen webgunean.

Hautaketa-prozesuak merezimenduak baloratzeko fase bat eta prestakuntza teoriko-praktikoko beste bat ditu.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 1etik irailaren 28ko 14:00ak arte luzatuko da.