Egoitza elektronikoa

Enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuetan merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea aldatzea. (Administrarien, administrari laguntzaileen, erizainen eta laguntzako langileen talde profesionaleko eskalak)

Argitalpen-data: 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko irailaren 29ko Ebazpenaren bidez (PDF, 251 KB) (leiho berri batean irekitzen da), enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuetako merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea aldatzea erabaki da.

Ezarritako epe berria 2022ko urriaren 17an hasi eta urriaren 28an amaituko da.

Epe hori aldatzeko arrazoia IVAPi denbora gehiago ematea da, prozesu honetan eraginkortasun eta segurtasun handiena bermatzeko behar diren aurretiazko jarduerak garatzeko.