Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Danimarkako Dryk startupak irabazi du Culinary Action! On the Road finala

Argitalpen-data: 

Foodtech eta 360º-ko Elikadurari lotutako startupei zuzendutako ?roadshow? formatuko nazioarteko lehenengo lehiaketak aukeratu du startup irabazlea nazioarteko startupak elkartu dituen ekitaldi batean.

Labe.on_the_road.22.3-96.jpg

Culinary Action! Basque Culinary Center eta Haziren ekintzailetza gastronomikoko programa da eta The Food Global Ecosystem-en esparruan dago, Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu publiko-pribatuan. Proiektu honetan 60 enpresa baino gehiago daude eta nekazaritzako elikagaien alor teknologikoko proiektu berritzaileak, talentu ekintzailea eta startupak erakarri nahi ditu Euskadik.

Madrilen, Biarritzen, Kopenhagen eta Tel Aviven lehiatu ondoren (online), tokiko kideekin lankidetzan, amaitu da "CA! On the Road” foodtech startupei zuzendutako “roadshow” formatuko lehenengo nazioarteko lehiaketa ibiltaria Donostian egindako ekitaldi batekin. Nazioarteko lehiaketa ibiltaria da, 2021eko irailean hasi zen eta toki bakoitzeko startup hoberenak aukeratzea zen helburua.

Culinary Action! Basque Culinary Center eta HAZIren ekintzailetza gastronomikoko programa da eta The Food Global Ecosystem-en esparruan dago, Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu publiko-pribatuan. Proiektu honetan 60 enpresa baino gehiago daude eta nekazaritzako elikagaien alor teknologikoko proiektu berritzaileak, talentu ekintzailea eta startupak erakarri nahi ditu Euskadik. “CA! On the Road” lehiaketak startup foodtech hoberenak aukeratu ditu; 100 startup baino gehiago aurkeztu dira eta hoberenak aukeratzeko kontuan izan dira balio-proposamena eta tokiko eta nazioarteko ekosistemarekin duten konpromisoa. Atzo elkartu ziren 4 finalistak programaren finalean Tabakalerako LABe-Digital Gastronomy Lab delakoan.

Dryk danimarkarrak irabazi zuen eta besteak beste, Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startupen inkubagailuan sei hilabetez egoteko aukera izango du, bere produktuak garatzeko berrikuntza teknologikoko zerbitzuak izango ditu BCC Innovation-ekin, Basque Culinary Center-eko gastronomiako zentro teknologikoarekin eta Aztirekin. Peli Manterola Haziko zuzendari nagusiak eman dio saria Dryk enpresari (Kopenhageko-Danimarkako irabazlea); Eskandinaviako enpresa honek osasunarekin eta jasangarritasunarekin konpromisoa du eta landare-proteina bidez edari esnedun eta begano nutritiboak egiten ditu.

Beste hiru finalistak honako hauek izan dira: Espainiako MOA Foodtech (Madrilgo irabazlea), Nafarroan azaleratzen ari den enpresa, nekazaritzako hondakinen eta hartziduraren bidez landare-proteina bat diseinatu duena, foodtech alorreko joera nagusietan, landare-proteinetan eta produktuaren aprobetxamenduan oinarritutako ideia da; Bordery, (Biarritzeko irabazlea), Bordeleko startup honek sektoreko beste joera handi batzuen aldeko apustua egin du, jasangarritasunaren aldekoa, ardogintzako elementuak birziklatu ditu eta aritzez egindako irtenbide enologikoak eskaini; eta Anina Culinary Art (Tel Aviveko irabazlea), startup honek teknologia berritzailearen fusioa, diseinuko esperientzia eta sukaldaritzako arteetako ezagutza erabiltzen ditu elikagaien industrian produktu “itsusien” kontsumoa sustatzeko, aurretiaz elaboratutako plateren bidez.

Ekitaldian izan dira Peli Manterola Haziko zuzendari nagusia, Mentzia Otxoa de Zuazola Haziko ekintzailetza eta berrikuntza arloko zuzendaria, María de Miguel de Santos Espainia Nazio Ekintzaileko goi komisarioa eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centereko zuzendaria; nekazaritzako elikagaien sektoreko ekintzailetza eta berrikuntza balioan jarri dira, besteak beste, eta Culinary Action! On the Road lehiaketako lehen edizioko startup irabazlea aukeratu da.

Hautaketa-Prozesua

Izena emateko epea amaitu zenean, Basque Culinary Centerreko adituek eta tokiko kideek aurkeztutako startup guztiak aztertu zituzten eta geldialdi bakoitzeko (Biarritz, Madril, Kopenhage eta Tel Aviv) bost finalista hautatu zituzten, bakoitzeko balio proposamenak eta tokiko eta nazioarteko ekosistemarekin zuten konpromisoa kontuan izanda. Lehiaketan parte hartzeko, startupak aurre-inkubazio edo inkubazio fasean egon behar ziren eta ekitaldi bakoitza egin zen herrialdean kokatuta egon.

Culinary Action!

Culinary Action! Basque Culinary Center eta Haziren ekintzailetza gastronomikoko programa da eta The Food Global Ecosystem-en esparruan dago, Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu publiko-pribatuan. Proiektu honetan 60 enpresa baino gehiago daude eta nekazaritzako elikagaien alor teknologikoko proiektu berritzaileak, talentu ekintzailea eta startupak erakarri nahi ditu Euskadik. Culinary Action!-ek ekintzailetza eta negozio berriak sustatzen ditu gastronomian eta elikaduran. 2014az geroztik gune berean erakartzen ditu ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria eta gizartea ere bai, gastronomiaren sektorean egiazko eragin sozio-ekonomikoa eragiteko. Berrikuntza disruptiboa bideratzen du elikadura sistemari erronka egiten ari diren startupak eta proiektu jasangarriak sustatuz, hala nola #foodtech, #restech eta #agrotech.

Gainera, gizartera irekitako ekintzailetza guneak sortzen ditu, erkidego ekintzailearen eta startupen beharrak hauteman ahal izateko eta erantzun bizkorra emateko, merkatuari irtenbide erabilgarria proposatzeko. Orain arte, bere azelerazio programak (Aceleradora de Culinary Action!) sektoreko 100 startup inguru azeleratu ditu.

Informazio gehiago