Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bingen Zupiriak ZINEBIren 64. edizioaren aurkezpenean parte hartu du

2022-10-17

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak ZINEBIren 64. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziarekin eta Vanesa Fernández Guerra, ZINEBIko zuzendariarekin batera. Jaialdia azaroaren 11tik 18ra bitartean egingo da eta 47 herrialdetako ( 2021ean baino sei gehiago) 147 filmek hartuko dute parte (iaz baino 24 gehiago). Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago Estatuan estreinaldiak dira, eta programaturiko filmen erdia baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte.

Urtero bezala, proiekzioak bi zatitan banatzen dira: Sail Ofiziala eta beste proiekzio batzuk. Lehenengoan, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF – ZINEBI FIRST FILM Nazioarteko Lehiaketa sartzen dira, errealizadore berrien film luzeei eskainia.

Bigarrenean, Beautiful Docs – Munduko dokumentalen panorama, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen dena islatzen duen sail ez-lehiakorra; Bertoko begiradak – Miradas desde Euskadi atala, Euskadin ekoitzitako film laburrez eta luzeez osatua, eta euskal ikus-entzunezkoen industriako produktoreen, zinemagileen eta profesionalen lana aintzatestera bideratua; eta beste saio bereziak daude.

 

Informazio gehiago hemen