Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bingen Zupiria Arabako literatura sariak 2021 emateko ekitaldian izan da

Argitalpen-data: 

iREKIA.jpeg

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Gasteizen egin diren 2021eko Arabako Literatura Sarien banaketa ekitaldian izan da gaur. Sari banaketan Ramiro González Diputatu Nagusia, Ana del Val Kultura eta Kirol diputatua eta Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidentea izan dira, besteak beste.

Hauek izan dira aurtengo sarituak:

  • Ignacio Aldecoa Gaztelaniazko Ipuinen Lehiaketa: Alejandro Morellón Mariano, “Pájaros que cantan el futuro” lanagatik.

  • Ignacio Aldecoa Euskarazko Ipuinen  Lehiaketa: Olatz Mitxelena Larreta, “Zeremonia” lanagatik.

  • Ernestina de Champourcín Poesia Lehiaketa, gaztelaniaz: Maria Amparo López Pascual, “En días despejados” lanagatik.

  • Ernestina de Champourcín Poesia Lehiaketa, euskaraz: Eneko Amezaga de Diego, “Ainube goroldiotsuak” lanagatik.