Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duen dekretua

Argitalpen-data: 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, atzo, maiatzaren 2an, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2022ko apirilaren 25eko Ebazpena, bidaia-agentzien dekretua bigarren aldiz aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena, hamar egun balioduneko epean, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Jendaurreko erakustaldia 2022ko maiatzaren hamaseian amaituko da.

Eusko Jaurlaritzaren Gardentasun Atarian prozedura honi buruz dagoen informazioa eskura dezakezu esteka honetan

 

Alegazioak aurkeztu nahi badituzu, modu elektronikoan egin dezakezu, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari eskaera eginez, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren Erregistro Orokorrerako esteka honetanespedientearen erreferentzia adierazita: DNCG_DEC_4402/19_09.

 

Alegazioak modu ez elektronikoan aurkeztu nahi badituzu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera zuzenbidean onartutako edozein modutan egin dezakezu.

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzeko Dekretu-Proiektua (PDF, 132 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Dekretu-proposamena (PDF, 111 KB) (PDF, 580 KB) (leiho berri batean irekitzen da)(leiho berri batean irekitzen da)